STEAM Gela teknologiko berria GAZ Barakaldo zerbitzuan dago eta 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako gune berritzailea da.
Gelak hainbat tresna teknologiko ditu, hala nola, ordenagailuak, 3D inprimagailuak … baita formakuntza jaso, proiektuak sortu eta berrikuntzak egiteko beharrezko tresnak ere.
Era berean, robotikan, programazioan, zientzian, teknologian edo diseinuan eta beste hainbat diziplinatan adituak diren pertsonen laguntza jaso ahalko da.
Gune honetan hiruhileko programazioa eskainiko da: tailerrak eta Open Days formatuko topaketak, gazteen artean sustatzeko tresna eta trebetasun teknologikoei buruzko formakuntza, baita ingenieritzari, ikusentzunezkoei eta teknologiari loturiko adierazpen artistikoko motak, teknikak eta ekimen berriak ezagutarazteko ere.
Gai horietan interesa duen gaztea bazara, topaketetan parte hartzera animatzen zaitugu.
Jarri harremanetan gurekin ohiko kanalen bidez.
Hurrengo ekintzak
Programa STEAM septiembre a diciembre 2024 (link)

