Barakaldoko Gazte Bulegoak, udalerriko gazteei laguntzeko bulegoak, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak emantzipazioari laguntzeko bultzatutako zerbitzu berriari hasiera eman dio.
GAZ Barakaldo emantzipazio-prozesua hasi nahi duten gazteei zuzendutako informazio-, orientazio-, aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu pertsonalizatua da. Barakaldon bizi, lan egin edo ikasten duten 18 eta 34 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago.
GAZ Barakaldoren bitartez, gazteek hainbat baliabide izan ahal izango dituzte bizitza eta garapen pertsonaleko proiektu autonomo bati ekin ahal izateko.

Honako zerbitzu hauek eskainiko dira:
- Gazteen bizi-ibilbideei laguntzeko aurrez aurreko zerbitzua.
- Emantzipaziorako Gazte Aholkularitzen Programa,
- Emantzipaziora bideratutako prestakuntza-programa,
- Autonomia sustatzera eta ahalduntze pertsonalera bideratutako ikaskuntza-espazioak diren programa berritzaileak, eta
- Gazteek emantzipazioa bultzatzeko politikak elkarrekin sortzeko prozesuan parte har dezaten sustatzeko programak
Zatoz bisitan eta kontatuko dizugu!

